Metallica
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Amaitu da. Arrakastatsua izan da. Milaka lagun inguratu dira festibalera. Egunik jendetsuena, azkena, Metallica izar izan duen eguna, alegia. Irakurri hemen Bilbao BBK Live jaialdiaren kritika zabala egunez egun eta taldez talde
Osteguna 21
15.012 lagun
Ailegatu ginenerako Mastodon hasita zegoen eta haurreko taldeak galdu egin genituen.
Mastodon: Soinua ez zuten alde eduki. Kontzertu indartsua eskaini ziguten. Muturreko metala detaile heavy klasikoez josita, punteoetako tapping-ak edo riff heavyak adibide.
Juliette & The Licks: Guretzako eguneko hoberenak. Oso indartsu atera ziren beraien rocka deskargatzera eta halaxe ibili ziren kontzertua bukatu arte. Bai Juliette eta baita taldekideak ere, alde batetik bestera zebiltzan oso eroso, dena ematen beraien arteko ezin giro hobeagoan. Iron Maiden-eko kide batzuk ere hurbildu ziren emanaldia ikustera, Vip zonaldetik noski. Julietteren urtebetetzea zela eta, taldekide eta publikoaren artean
Happy Birthday eta dena abestu zitzaion.
Iron Maiden: Jendea espero zuen taldearen ordua iritsi zen, egunean zehar kontzertu-eremu guztia Iron Maidenen kamisetez josita ikusi genuen