Iron Maiden biran.
Euskal Herrira etorriko da aspaldiko partez Ingalaterrako heavy metal talde beteranoa maiatzaren 27an BEC!-en aritzeko
Sei urte luze pasa dira azkenekoz
Iron Maiden heavy metal taldea Euskal Herrian izan zenetik. Ingalaterrakoek 2007an Bilbao BBK Live festibalean parte hartu zuten. Oraingoan, ordea,
Barakaldoko BEC!-en eskainiko dute kontzertua
Voodoo Six taldearekin batera. Nabarmendu behar da, soilik
4000 jarraitzailek ikusi ahal izango dutela talde beteranoaren emanaldia. Sarrerak martxoaren 13an jarri ziren salgai 52 eurotan (gastuak gehituta) aurrez eta 58 eurotan lehiatilan eta segituan (10 ordu besterik ez) agortu ziren!
Maiden England kontzertu biraren baitan, Iron Maiden taldeak Bizkaia hautatu du Europako birarako azken entseguak egin, eta zuzenekoekin hasteko. Hain zuzen ere,
Bruce Dickinson taldeko abeslariak adierazi du gogotsu daudela Europako bira Barakaldon hasteko: