2008. urtean Herriaren Oihua (GOR) diskoarekin Euskal Herriko
bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini ondoren, talde nafarrak
bigarren diskoa argitaratu berri zuen.
Kontzertu segida ikargarrizkoa amaitu eta zuzenekoak uztearekin batera,
taldeak hainbat aldaketa bizi izan zituen. Hortik dator hain zuzen ere
lan bnerriari paratu dioten izenaren zergatia: Borrokatu eta Irabazi (2010).
Emaitza, hamaika abestiz osatutako diskoa. Aurreko lanetan bezala,
amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta
azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik.
Disko berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguyren
eskutik grabatu eta nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan. Hesian
taldeak autoekoiztu eta autoeditatu du Creative Commons lizentziapean.
Hirugarren diskoa argitaratzeko berriz, diskoetxe baten babesa hobestu dute, euren kabuz ateratzea baino. Ordea, Haritz Harreguyrekin errepikatu dute.
Hitzetik, 2011ko udazkenean argitaratuko da.