Hesian eraberritua.
2008. urtean Herriaren Oihua (GOR) diskoarekin Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini ondoren, talde nafarrak bigarren diskoa argitaratu berri du.
Kontzertu segida ikargarrizkoa amaitu eta zuzenekoak uztearekin batera, taldeak hainbat aldaketa bizi izan zituen. Hortik dator hain zuzen ere lan bnerriari paratu dioten izenaren zergatia:
Borrokatu eta Irabazi.
Emaitza, hamaika abestiz osatutako diskoa. Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik. Hastapenetatik markatutako norabidea jarraitzen du taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu dituelarik.
Diskoa aurrekoa baino sendoagoa da soinuari erreparatuta.
Disko berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguyren eskutik grabatu eta nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan. Hesian taldeak autoekoiztu eta autoeditatu du Creative Commons lizentziapean.