entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-09-08

Musika andana Nafarroako Komikiaren VI. azokan

Besteak beste, musikarekin lotura estua duten hiru erakusketa paratu dituzte: Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza', Ricardo Cavoloren 'Artistas sin los que no podría vivir' eta Sonic Youth-en 'Göo' azalaren 25. urteurrenari buruzkoa

Black is Beltza erakusketaren irudi bat. Black is Beltza erakusketaren irudi bat.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Irailaren 27ra arte zabalik egonen da Iruñeko Ziudadelan

Ezin esan Nafarroako Komikiaren Azokaren VI. edizioak musika baztertzen duenik. Aitzitik, leku oso garrantzitsua eskaini dio. Irailaren 27ra arte egonen da zabalik Ziudadelako Armen aretoan.

  • Alde batetik, 2014ko hondarrean Bilboko Ahalondigan ikusgai egon zen Black is Beltza nobela grafikoaren gaineko erakusketaren lagin bat paratu dute ikusgai Iruñeko Ziudadelan. Fermin Muguruzak eta Arkaitz Canok gauzatu dute gidoia elkarlanean eta Jorge Alderete ilustratzaileak irudietaz arduratu da.
    Ostegun honetan (hilak 10), Black is beltzaren inguruko mahai ingurua egonen da 19:30etatik aurrera. Fermin Muguruzak, Arkaitz Canok eta Angel Larunbek (Erraldoien Konpartsako kidea) parte hartuko dute.

  • Bestalde, bertako hainbat artista grafikok Sonic Youth taldearen Göo diskoaren azalari omenaldia egin diote. Diskoak –eta azalak noski– 25 urte bete ditu orain. 1990ko ekainaren 26an argitaratu zuen Geffen Records multinazionalak. Kim Gordon, Lee Ranaldo eta Thurston Moorek Raymond Pettibon marrazkilaria aukeratu zuten diskoaren azal famatua egin zezan. Bada, erakusketa honetan Göo azala berbisitatu eta berrikusi dute Nafarroako hainbat artista grafikok. Besteak beste, Leire Urbeltz, Iñigo Ocariz, Mikel Echandi, Nicolas Aznarez edota Guillermo Sarmientoren lanak daude ikusgai).
    Ohartxo bat Pettibon-i buruz: oso lotuta zegoen punk eta underground eszenari. Esaterako, berea da Black Flag-en logo ikonikoa.



  • Eta bukatzeko, Ricardo Cavoloren (Salamanca, 1982 ) Artistas sin los que no podría vivir erakusketa dugu Armen aretoko bigarren solairuan. Egileak bere egunerokoan oso present dituen 100 talde eta musikariren arrastoan sortutako egutegi pertsonala da. Erakusketa honetan, Ricardo Cavolok jatorrizko piezak eta eskuz idatzitako testuak, 60 orotara, erakusten ditu. Bach, Radiohead, The Kinks, Amy Winehouse, Nirvana, Daft Punk, Ty Segall, Crystal Castles, Two Gallants, The Rolling Stones, Woody Guthrie, Son House... mmm!
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.