Zebra efektua komikiaren azala.
Belaunaldiz belaunaldi, familia beltz bateko semeak maldizio baten zamapean bizi dira. Metamorfosi arraro batek kolpatzen ditu: azalararen kolorea aldatzen zaie ilargi beteko gauetan.
Arkaitz Cano gidoilariak likantropiaren mitoa bortxatu du, denboran atzera doan trama bat harilkatzeko, esklabotzaren garaietaraino iritsiz.
Istorioa baina, AEBetako New Orleans hirian hasten da. Soldatapeko bi hiltzaile moto gidari bat akabatu behar dute, kotxeko irratian
Ornette Colemanen saxo doinuak entzuten diren bitartean. Ordea, hiltzaile hauek esklabotzarekin duten lotura ez dugu hemen azalduko.
Thriller onenak bezala, bukaeran ezagutuko dugu nola askatzen den korapiloa.
Gidoia borobila da eta
I