Azken garaipena komikiaren azala.
2052ko Germanian kokatzen gaituzte Iban Zaldua gidoilariak eta Julen Ribas marrazkilariak Azken garaipena izenburuko komikian.
Kontuz ordea, 2052. urteko Germania ez baita II. Mundu Gerran galdu zuen Alemaniaren oinordekoa, baizik eta garaile atera zenarena. Bada, nazionalsozialismoak gizartea eta bizitza bera menean dituen giro honetan, Sigrid Frisch polizia tenienteak abisua jasotzen du: haur batzuek hildako bat topatu dute ubide handian. Gorpuaren alboan baina, SSko Oberstandartenf