entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Koldo Almandoz 2016-05-24

Buddy Bradley

Hate / Gorrotoa

Hate komikien lehen bilduma. Hate komikien lehen bilduma.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Zein zaila den benetan norbait benetan maitatzea eta zein erraza aldiz norbait gorrotatzea. Pentsa ezazu. Zenbat jende maitatzen duzue benetan? Zenbat gorrotatzen? Jabetu al zarete zein erraza den ezagutzen ez duzuen norbait gorrotatzea? Buddy Bradley gorrotoaren printzea da. Bere sudur handi, hanka estu eta kopeta-ile ramonetarrarekin, mundua eta munduko gizaki eta izaki guztiak gorrotatzen ditu. Ozpina gosaltzen duen marmarti bat da Buddy. Izaki gorrotagarria bere baitan... Zergatik maite dugu orduan Peter Bagge komiki egileak sortutako Buddy Bradley pertsonaia?



Buddy maitatzeko arrazoi ugari dago. Lehena, beti hodei beltz batean bizi den arren, bere hausnarketak argiak eta zorrotzak direlako. Eta benetakoa delako. Buddyren bizitzan ez dago zuzentasun politikorik. Lana, familia, maitasun harremanak, lagunak, sexua, bere inguruko gertakizun eta pertsona ororen analisi eta diagnosi zehatza egiten du. Bere buruarena ere bai. Eta gehienetan, konklusioa patetikoa izaten da. Hala ere, egoerarik okerrenean, Buddyk beti topatzen du aurrera egiteko modua
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.