Ranx errobot sintetikoa 80ko hamarkadan sortu zuen
Tamburini gidoigile eta marrazkilari italiarrak.
Kortatu taldeak
Nivel 30 abestian haren eta bere komikiaren omenez egin zuen abestia gogora ekarri digu Ediciones La Cupulak argitaratu duen komiki-liburu honek, non serie guztia biltzen den.
Ranx Xerox (hala deitzen zen hasieran, izen bereko korporazioak abizena kentzeko eskatu zuen arte), 12 urte dituen
Lubna izeneko neskarekin biziki maiteminduta dago. Lubna junkiea da eta izaera jasangaitza eta apetatsua dauka. Hala ere, errobota haren atzetik ibiliko da nekaezin. Lubnarekin egoteko edozein gauza eginen du, giro punk, postmoderno, futurista eta bortitz baten erdian, non heroina eta drogak barra barra kontsumitzen diren. Ranx eta komikia bera ultra biolentoak dira,
A Clockwork Orange filmaren biolentzia huskeri bat bilakatuz. Hala, giro lohi eta kakaztu honen barruan, etorkizuneko estoldetan garatzen dena, irakurleak Ranx errobotaren patua eta zortearen berri izan nahiko du eta ez du komikia irakurtzeari utziko istorioa amaitu arte.
Behar bada, komiki honek duen hoberena da egilearen auto-zentsura eza
edo, hobe, gizarteak markatzen duen