Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Argentinako komikigintza eta fikzio-zientziaren klasiko handia da
El Eternauta. Gizakiek estralurtarren inbasio bortitz bati egin behar diote aurre, baina egiazki inork ez daki zer gertatzen ari den. Desinformazioa eta anabasa nagusi dira, ziurgabetasunak bizirautea lortu duten gizakien bizitzetan ostatu hartu du. Diktadura garaiko metafora gisa irakurtzen ahal da
Hector Oesterheld gidoilariak (Hugo Pratt marrazkilariarekin lan egindakoa) idatzi zuen komiki izugarri hau. Gidoia berritzaile eta liluragarria da. Eternitatean zehar bidaiatzen den pertsonaia nagusiak bere historia kontatuko dio istorioan barneraturik dagoen gidoilariari.