Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Robert Kirman gidoilariak sortutako
The walking dead (
Los Muertos Vivientes gaztelaniaz) komiki saga telebistarako moldatu dutenean ezagutu dute askok hil bizidunen inguruko istorio honek zuri beltzezko bineta batzuetan duela jatorria. Guk, Entzun!eko atal honetatik bertatik, duela denbora dezente hitz egin genizuen komiki saga honi buruz. Eta telebistaren
booma baliatuko dugu orain komiki hau berriz aldarrikatzeko ikus entzunezko formatuaren gainetik. Telesaila gaizki egina dagoenik ezin esan ordea: momentu oso aipagarriak ditu, komikiarekiko errespetu handia erakusten du (nahiz eta pertsonai eta istorio berriak gehitu dituzten) eta efektu bereziak primerakoak dira. Geldoegia da ordea kapitulu batzuen erritmoa, eta hori komikian, esaterako, ez da gertatzen.
Lau hilero (gutxi gora behera) saga epiko honen komiki-liburu berri bat argitaratzen da eta prezioa oso eskuragarria da: 7 euro inguru ale bakoitza.
Gure hautua garbia da: komikia irakurri eta gozatu eta telesaila ikusten jarraitzea.