El Rayo U
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Blake eta Mortimer-en abenturen aitzindaritzat hartua izan da
E.P. Jacobs-en
Le rayon U (
El rayo U gaztelaniaz; tamalez, euskaraz ez da existitzen) komikia. Hala ere,
Alex Raymond-en
Flash Gordon-ekin antzekotasun gehiago dituela diote adituek. Egia esateko, komiki honen ezaugarri bereziena hauxe da: tradizio amerikar klasikoaren eta franko belgiarraren uztarketa moduko bat da eta horrek bakarra egiten du.
Blake eta Mortimer-en polizia eta detektibe-abenturekin zerikusi gutxi dauka
Le rayon U-k, baina jada Jacobsenen estiloaren hainbat ezaugarri agertzen dira bertan.
Argumentua fikzio-zientzian oinarritutako istorio bat da. Norlandiako
gobernuak espedizio arriskutsu bat antolatu du uradium izeneko minerala
bilatzeko. Uradiuma Uharte Beltzetan dago, non dinosaurioak,
gizaki-tximinoak, suge erraldoiak eta fantasiazko beste animali batzuk
bizi diren.
1943. urtean agertu zen
Le Rayon U eta 2011. urtean berrargitaratu du Norma Editorial etxeak Estatu espainiarrean (ez da ordea gaztelaniaz agertzen den lehen aldia).