entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-02-24

Elbereth taldeak disko berria argitaratuko du urte amaieran

Legazpiarren laugarren lana izango da

Elbereth zuzenean. Argazkia: Katu Beltza. Elbereth zuzenean. Argazkia: Katu Beltza.
Entzun hemen 'Azken bidaia' kantu berria

Aro berri bati ekin dio Elbereth heavy metal talde euskaldunak. Izan ere, Iker Otegik taldea uzteko erabakia hartu baitzuen joan den urtarrilean eta, hala ere, Elbereth taldeak irmo eta indartsu aurrera egiteko hautua hartu du. Dagoeneko kantu berriak konposatzen eta lantzen ari dira. Helburua, urte amaieran laugarren lana argitaratzea da.

Helburua, urte amaieran laugarren lana argitaratzea da

Ohar baten bidez, legazpiarrek beren egoera azaldu dute: "Pixkanaka-pixkanaka urteak aurrera doaz, 2010ean Xabier Urkiak taldea uztea erabaki zuenean bitan pentsatu gabe Iker Otegi sartu zen bere ordez. Agian taldeak izan dituen urterik mugituenak izan dira, disko bat, kontzertuak han eta hemen; Euskal Herrian, Espainian eta Frantzia aldean ibili gara. Aurrera begira, Ikerrek Elbereth-en ez jarraitzea erabaki du, bere erabakia errespetatu besterik ezin dugu egin".

  • Bestalde, Elbereth-ek kantu berria (sendoa eta indartsua) estreinatu du: Azken bidaia. Abestia AME estudioetan grabatua izan da Axular-en gidaritzapean. Gozatu:

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.