entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2022-06-09

Ikimilikiliklik ikuskizunaren zuzeneko grabazioa argitaratu dute

Elkar argitaletxeak kaleratu du Joxean Artzeren etxean aurkitutako material artistikoaren artean zegoen grabazioa.

2022-06-09

Leire Iribarne musikaria omenduko dute Loturak Festibalean

Donibane Garaziko gaztetxean izango da, ekainaren 16tik 18ra bitarte, eta Iribarnek Tolosan (Okzitania) nahiz Euskal Herrian lagun zituen musikariak bilduko ditu.

2022-06-07

Esne Beltzak disko berria kaleratuko du 2022 bukatzerako

Taldeak ez du kontzerturik emango aurtengo udan, lan berriaren prestaketan buru-belarri ariko direlako. Solanok bere bakarbako ekimenak ere etengo ditu.

2022-06-06

Lola Indigo, Marlena, Sofia Ellar eta Idoia ere Donostia Festibalean izango dira

Jaiadia Donostiako Hipodromoan ospatuko dute irailaren 16tik 18ra bitarte, eta sarrerak webgunean ipini dituzte salgai.

2022-06-03

Tulalaika jaialdia Pagolan

Broken Brothers Brass Band, Kuartz, Willis Drummond eta Bulego zuzenean ariko dira ekainaren 5ean, Zuberoako ikastolen aldeko jaialdian

2022-06-03

Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta Xamana taldea Ostera kontzertu zikloan

Zuzenekoak ekainaren 17an izango dira, 22:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian.

2022-06-02

Brigade Loco taldeak Gaztelu Beltza bideoklipa aurkeztu du

Amaiurko gazteluaren sitioaren 500. urteurrenari egiten dio erreferentzia kantak eta, horregatik, Nabarralde elkartearekin batera osatu dute lana.

2022-06-01

NBFest: haize-musika ekainaren 2tik uztailaren 2ra bitarte Iruñean

Besteak beste, Muchachito Bombo Inferno, Cimafunk, Mnozil Brass eta Akatz & The Titanians ageri dira egitarauan.

2022-05-30

Asgarth taldea itzuli da, 15 urteko isilunearen ostean

Donostian eman dute aurreneko kontzertua, eta Bilbon izango da bigarrena, ekainaren 4an.

2022-05-26

MICE-k Ernaltzen singlea aurkeztu du

Joseba Baleztenak grabatu eta ekoitzi du Gakobeltz Hit Faktorian, Ibai Gogortza eta Miren Narbaiza bera lagun.

2022-05-26

Kaiola Festibala ospatuko dute Galdakaon

Ekainaren 3an eta 4an esperimentazio sonoroari hegoak emango dizkion jaialdia hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak. Aurtengoa seigarren edizioa izango da.

2022-05-26

Musikaren Eguna ospatuko dute Bilboko Kafe Antzokian

Ekainaren 21ean, Neomak, Sara Azurza eta Eneritz Furyak ariko dira 20:00etatik aurrera.

2022-05-24

Elektronika sortzeko erresidentzia artistikoa Lisboan

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistiko antolatu du Lisboan.

2022-05-24

Anari eta Jon Maia ‘Kanterri’ ikastaroan hizlari jardungo dira

‘Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria’ ziklo formatiboaren aurreneko edizioa egingo dute Oiartzunen uztailaren 11n eta 12an.

2022-05-23

1000 Gradutan musika zikloa, ekainaren 2tik 5era

Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldeko hainbat eraikin industrialetan izango dira kontzertuak, guztiak doakoak. Parte hartuko duten artista eta taldeen artean Nøgen, Bulego eta Ellas daude.