entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-06

Lola Indigo, Marlena, Sofia Ellar eta Idoia ere Donostia Festibalean izango dira

Jaiadia Donostiako Hipodromoan ospatuko dute irailaren 16tik 18ra bitarte, eta sarrerak webgunean ipini dituzte salgai.

Lola Indigo Lola Indigo

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Izen berriak iragarri ditu Donostia Festibalak, eta hala 2022ko programazioa osatu dute. Kontzertu guztiak Donostiako Hipodromoan izango dira.Ostiralean, irailak 16, Lola Indigo, Nil Moliner, Arnau Griso, Marlon, Nøgoen, Bengo eta Andrea Santiago ariko dira.Larunbatean, irailak 17, Melendi, Stay Home, Sofía Ellar, Marlena, Bulego, Idoia eta Veintiuno igoko dira eszenatoki gainera. 

Jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, Donostia Festibalaren webgunean, 38 euroren truke (eskaintza berezia, ekainaren 10era arte). Eguneko sarrerak, aldiz, ekainaren 6an izango dira eskuragarri, 30 euroan.

Musika genero ezberdinak besarkatzen dituen jaialdia da Donostia Festibala. Haurreko edizioetan, besteak beste, C. Tangana, Nathy Peluso, Bad Gyal, La Pegatina, Lágrimas de Sangre edota SIMONA, bezalako artistak ekarri ditu. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.