entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-05-30

Asgarth taldea itzuli da, 15 urteko isilunearen ostean

Donostian eman dute aurreneko kontzertua, eta Bilbon izango da bigarrena, ekainaren 4an.

1997an sortu zen Asgarth euskal heavy metal taldea Donostiako Añorga Txiki auzoan. 2005ean laugarren diskoa (Garraisia) argitaratu eta bi urtera iragarri zuten bandaren ibilbidearen amaiera. 2007an egin zuten garraxi azkeneko aldiz, baina itzuli dira.

2020an iragarri zuten eszenatokietara bueltatzeko asmoa, baina osasun larrialdiak bi urtez atzeratu du momentua. Eta azkenean iritsi da. Donostian eman dute aurreneko kontzertua maiatzaren 28an Anorgako Zinean. Eta orain bigarrena dute begi aurrean: Bilborock aretoan izango da, ekainaren 4an, eta sarrerak salgai dituzte euren webgunean

Lehen garaiko hiru taldekidek [Asier Enbil (ahotsa), Ander Cañas eta Unai Zabala (gitarrak)] eta bi kide berril [Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria)] osatzen dute boskotea. Zentzu horretan, musikalki nahiz funtzionatzeko moduan eraldatuta datozela adierazi dute. Inkorporazio berriek indarra eman diote taldeari, Hilotz bandatik baitatoz, eta thrash metala egiten dute. Dena dela, Asgarthzaleek disko berria entzunda berehala identifikatuko omen dute heavy metal bandaren esentzia. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.