entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-05-23

1000 Gradutan musika zikloa, ekainaren 2tik 5era

Enkarterri, Meatzaldea eta Ezkerraldeko hainbat eraikin industrialetan izango dira kontzertuak, guztiak doakoak. Parte hartuko duten artista eta taldeen artean Nøgen, Bulego eta Ellas daude.

Idoia Asurmendi Idoia Asurmendi

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gallarta, Balmaseda, Muskiz eta Barakaldoko eraikin industrial enblematikoek hartuko dute 1000 Gradutan musika zikloko kontzertu sorta. Ekainaren 2, 3, 4 eta 5ean emanaldi bana izango da, guztiak 20:00tan hasita eta doakoak. 

Hain justu Ellas talde balmasedarrak emango dio hasiera egitarauari. Gallartako Mina Concha II-ko zelaigunean ariko dira, garai batean Europako burdin meatzerik handiena izan zenaren atarian. 

Ekainaren 3an Balmasedako Lan Encartada Fabrika Museora mugituko da jaialdia, eta han Idoia artista aramaioarra igoko da eszenatokira.

Laugarren kontzertua Muskizko El Pobal burdinolaren kanpoaldean emango du Bulego taldeak, ‘Erdian Oraina’ estreinako diskoko kantak ekarriz.

Eta, amaitzeko, Nøgen-ek Barakaldon itxiko du 1000 Gradutan; Barakaldoko Ilger eraikinean (Altos Hornos de Vizcaya-ko egoitza ohia) joko dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.