entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2022-09-29

Guda Dantza taldeak Zazpi Bala aurrerapen kanta sareratu du

Leioa eta Algortako seikoteak Esan Gabekoak izeneko disko berria dakar urriaren 13rako eta, mokadu gisa, Liher taldeko Lide Hernandoren kolaborazioarekin ondutako pieza zabaldu dute sare sozialetan.

2022-09-26

Arima Soulek Donostian aurkeztuko du lehen diskoa

Urriaren 14an eta Lugaritz Kultur Etxean izango da kontzertua, 19:30etatik aurrera. Sarrerak salgai daude jada.

2022-09-23

Sei zuzeneko eskainiko ditu Kutixik jaialdiak

Azaroaren 5ean antolatuko du Balio Dute kolektiboak, Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donositan). Besteak beste, Gilda, Mihise, Lumi eta Joseba B. Lenoir ariko dira.

2022-09-23

Bazka taldeak kontzertu-sorta iragarri du

Uztailean kaleratu zuten lehen diskoa aurkezteko bira izango da eta, momentuz, zortzi zuzeneko baieztatu dituzte, guztiak Euskal Herrian.

2022-09-23

‘Berpiztu’ Kepa Junkeraren gainditze istorioa jasotzen duen dokumentala estreinatu dute

Trikitilariak idatzitako obran oinarrituta zuzendu du ikus-entzunezkoa Fermin Aiok, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute.

2022-09-21

Tradizioa eta abangoardia, urriaren 1etik 7ra Bermeon

Kiss the Anus of a Black Cat, La Secta, Kompadres Muertos eta Silver Surfing Machine izango dira, besteak beste, aurtengo kartelburu.

2022-09-19

Distrito Urbano izeneko jaialdia jaio da

BEC-en izango da irailaren 23an eta, besteak beste, Becky G. eta Delaossa ariko dira.

2022-09-19

Gure Bazterrak Fest azoraren 5ean izango da Zestoan

J Martina, Merina Gris, Grises eta Neomak taldeak ariko dira herriko plazan.

2022-09-15

Orbel laukoteak bigarren diskoa dakar

Baionako taldearen bigarren lan luzeak Lur Hezea izango du izena, eta azaroaren 4an ikusiko du argia

2022-09-14

Artistas En Ruta ziklorako deialdia martxan da

Irailaren 30era arte izena eman dezakete estatu mailako zuzeneko zirkuitu honetan parte hartu nahi duten artistek.

2022-09-14

Ahotsenean izena emateko epea zabaldu dute

57. Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra izango da, eta dagoneko martxan da sortzaile berrien gunean parte hartu nahi dutenenetzeko izen-emate epea.

2022-09-13

30 emanalditik gora Errenterian, XI. Atlantikaldian

Irailaren 15etik 18ra egingo dute IX. Atlantikaldia jaialdia, Itsas kodeak lelopean.

2022-09-13

12 artista ariko dira BBK Udazken Soinuak zikloan

Irailaren 9tik azaroaren 19ra bitarte, bigarren urtez, BBK aretoko oholtzak zuzeneko kontzertuak hartuko ditu.

2022-09-12

Brava aukeratu dute MIL Lisboa jaialdirako

Donostiako artistak sei eguneko erresidentzia artistikoa egingo du Portugalgo hiriburuan.

2022-09-12

Zahara eta Ivan Ferreriro kartelburu izango dira Irun Zuzenean jaialdian

Irailaren 30etaik urriaren 1era bitarte, 10 zuzeneko izango dira entzungai Ficoban.