entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2022-07-11

Rafa Rueda, David Walters trio eta Aldapeko Basque Latin Jazz Elorrion

Musikaire jaialdiak hilabete oso bateko egitaraua dakar musika, antzerki, dantza eta umore zaleentzat.

2022-07-08

Arima Soul, Fundacion Tony Manero eta Birkit ariko dira Adarretatik festibalean

Zarauzko musika jaialdiaren bosgarren edizioa uztailaren 15etik 17ra bitarte egingo dute

2022-07-07

Tanxungueiras eta Maria Arnal i Marcel ariko dira Getxon irailean

38. Folk Jaialdiak kontzertuz beteko ditu Portu Zaharra eta Muxikebarri aretoa emakumea ardatz izango duen egitarauarekin

2022-07-05

Arkupehotsak ekimenean izena emateko epea zabalik da

Sormen egonaldiak eta plaza batean kontzertua emateko aukera eskainiko die egitasmoak musika talde hasiberriei.

2022-07-01

Esti Markezek bakarkako bidea hasi du

‘Hitzekin jolasean’ izeneko singlearekin ekin dio aro berriari

2022-06-29

Hondarribian Jazz festibala jaio da

Uztailaren 4tik 10era bitarte izango da eta antolatzaileek iragarri dituzten izenen artean James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador daude.

2022-06-28

Bluesak Tolosa kutsatuko du lau egunez

Besteak beste, Gaby Jogeix, Nick Moss Band eta Nico Wayne Toussant dakartza Tolosanblues festibalaren 18. edizioak, ekainaren 30etaik uztailaren 3ra bitarte.

2022-06-27

Kortxeak & Krispetak Oihaneder Euskararen Etxearen zortzi urteak borobiltzeko

Liher eta Lukiek taldeak zuzenean ariko dira ekainaren 30ean Gasteizko Falerina lorategian 19:00etatik aurrera.

2022-06-24

Idoia, Izaro eta Eñaut Elorrieta ariko dira Haziberri jaialdian

Uztailaren 12an izango da, Gernikan. Kontzertuek edukiera mugatua izango dute eta publikoak eserita egon beharko du.

2022-06-23

Bulego, ETS, Ana Mena eta El Drogas ariko dira Bilboko Aste Nagusian

Kontzertu guztiak doakoak izango dira eta, orain arte iragarritakoak bederen, Abandoibarran eta Europa Parkean izango dira, 23:30-00:00 bitarte hasita.

2022-06-17

Ura Bere Bidean 2022, urriaren 22an BEC!en

Euskal artista sonatuek 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko kantuen orkestra-bertsioak interpretatuko dituzte Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koralak lagunduta.

2022-06-14

Mapa Galduak jaialdia aurkeztu dute, Usopop-en ondorengoa

Urriaren 28, 29 eta 30ean izango da, eta Vulk, Mugarri 25, Herman Dune, Just Mustard, Mursego eta Lukiek ariko dira, besteak beste.

2022-06-13

Izaro, La M.O.D.A. eta Zetak Donostiako Aste Nagusian ariko dira

Hiriburuko Tomás Alba plazak (Sagües) orotara zortzi kontzertu hartuko dituela iragarri du Dononstiako Udalak.

2022-06-09

Gojira taldeak Rock in Rio jaialdian joko du

Baionako laukoteak irailaren 2an emango du kontzertua, Iron Maiden, Dream Theater eta Sepultura bandekin batera.

2022-06-09

Mellow Mood, LegoReggae Festibalean kartelburu

Ekainaren 11n ospatuko dute Legorretan reggae jaialdia. Bad Sound, Gwa Ya Reggae Band eta Dj Monky euskaldunak ere taularatuko dira, besteak beste.