entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-01

NBFest: haize-musika ekainaren 2tik uztailaren 2ra bitarte Iruñean

Besteak beste, Muchachito Bombo Inferno, Cimafunk, Mnozil Brass eta Akatz & The Titanians ageri dira egitarauan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Haize-banda eta txarangei gorazarre egiten dien jaialdia da NBFest, nafar kale-kulturaren mami eta ardatz direlakoan. Aurtegoa bigarren edizioa izango da, Iruñean izango da berriz ere, eta egitarau oparoa dakar ekaina hasieratik hilabete oso baterako. Berritasun gisa, aurten Ribaforadan izango dira hitzorduak egun batez, ekainaren 11n. Eta, bestalde, ekainaren 6ko ‘Escalerica’ eguna ere eginen dute programa ofizialaz harago.

Hitzorduetako batzuk doakoak izango dira. Esate baterako, ekainaren 26an Incansables txaranga ariko da 13:00etan Burgoen Plazan. Ordaindu beharreko ikuskizunak, aldiz, Zentral Aretoan izango dira. Hala nola: Cimafunk (ekainak 22, 21:00), Muchachito Bombo Infierno + Muxutrock (ekainak 23, 20:00) eta Broke Brothers Brass Band (ekainak 24, 20:00). 

Egitarau osoa nbfest.com atarian kontsulta daiteke, baita sarrerak erosi ere. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.