entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-05-26

MICE-k Ernaltzen singlea aurkeztu du

Joseba Baleztenak grabatu eta ekoitzi du Gakobeltz Hit Faktorian, Ibai Gogortza eta Miren Narbaiza bera lagun.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Single berria kaleratu du Miren Narbaiza MICE-k eta, iragarri duenez, aurrerapen hau lehen kapitulua baino ez da. Ernaltzen du izena eta Eibarko musikariak hain berezko dituen dohainak eta crescendo bizi eta dotore horri helduta urrun iritsi da. 

Mikel Txopeitia aritu da baterian, Iñigo Telletxea baxuan, Ibai Gogortza gitarran, Joseba Baleztena gitarra nahiz sintetizadoreetan; Aitor Garcia de Vicuña arduratu da giroaz, eta Miren Narbaizak jarri du ahotsa.

Narbaizak aitortu duenez, duela urte batzuk hasi zen Ernaltzen idazten, “eremu aldaketa bat, espazio aldaketa bat, kokatze berri bat” bizitzen ari zen unean. Pozik eta harro dago eibartarra: “Gutxitan pasatu zait kantu baten egiturak, tenpoak, dinamikek eta hitzek, denek elkarrekin dantza horren ongi egiten asmatzea.

Gakobeltz Hit Faktorian grabatu eta ekoitzi du Joseba Baleztenak, Ibai Gogortza eta Miren Narbaiza lagun. Jonan Ordorikak masterizatu du Mamia Mastering-en. Eta artea Itziar Garalucek sortu du Mikel Larratxe ‘Izukari’-ren diseinu originala oinarri hartuta.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.