entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-05-26

Musikaren Eguna ospatuko dute Bilboko Kafe Antzokian

Ekainaren 21ean, Neomak, Sara Azurza eta Eneritz Furyak ariko dira 20:00etatik aurrera.

Neomak Neomak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
'Hamen' - Neomak

Programazio berezia eta doakoa prestatu dute Gazteak eta Musika Bulegoak datorren ekainaren 21erako. Musikaren Egunaren karietara, hiru kontzertu hartuko ditu Bilboko Kafe Antzokiak. 

Eneritz Furyak arduratuko da ekitaldia zabaltzeaz, eta antzokiko Kutxa Beltzean emango du kontzertua 20:00etatik aurrera.

20:45ean, aldiz, Sara Azurza neo-soul bakarlari donostiarra ariko da areto nagusian.

Eta hirugarrenik, gaua borobiltzeko, Neomak taldeak  hartuko du lekukoa. Euskal doinu tradizionalk, elementu garaikideak eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute zazpi neskek. 

Sarrera doakoa izango da kasu guztietan, eta 19:30ean zabalduko dituzte ateak. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.