entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-02

Brigade Loco taldeak Gaztelu Beltza bideoklipa aurkeztu du

Amaiurko gazteluaren sitioaren 500. urteurrenari egiten dio erreferentzia kantak eta, horregatik, Nabarralde elkartearekin batera osatu dute lana.

Memoria historikoko ariketa bat bezala ulertzen du Brigade Loco taldeak Gaztelu Beltza kanta: «Historiaren transmisio hori irudikatzea zen gure nahia, belaunaldiz belaunaldi egin beharrekoa. Talde bakoitzak edota sektore bakoitzak badu bere publikoa eta badakigu zer terminotan hitz egin behar dugun”.

Nabarralde elkartearen kolaborazioa izan dute proiektuari kutsu historiko hori emateko eta lanketa sakonagoa egiteko. Hala, kanta bera birmoldatu dute, berriz ere grabatu dute, eta horretan oinarrituta osatu dute bideoklipa. 

Amaiurren bertan grabatu dute ikus-entzunezkoa, duela 500 urte setiatua izan zen gazteluan, eta herritarrek aktiboki hartu dute parte. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.