entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-03

Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta Xamana taldea Ostera kontzertu zikloan

Zuzenekoak ekainaren 17an izango dira, 22:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Osasun larrialdiak behartuta, Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Ostera kontzertu zikloak ezin izan zion bere ohiko formatuari eutsi iaz, eta telematikoa izan zen. Hala, Olatz Salvador eta Mikel Urdangarin musikariek eta Xamana taldeak online kontzertu bana eskaini zuten udazkenean. 

Antolatzaileek adierazi dutenez, “zuzeneko emanaldi baten zorra” sentitzen dute artistekiko eta, horregatik, Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta Xamana Bilboko Kafe Antzokiko eszenara igoko dira datorren ekainaren 17an.

Hiru kontzertu bakar batean ikusteko aukera izango da, 22:00etatik aurrera. Sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira 15 euroren truke, eta Kafe Antzokiaren webgunean ere salgai dira jada 12 eurotan. 

 

Datorren azaroan ospatuko duten Ostera zikloaren aurrerapena izango da ekainaren 17koa.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.