entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2022-05-20

Sei kontzertu, BBK Live jaialdiaren atariko gisa

Ekainaren 3tik 12ra bitarte, BBK Aretoan ariko dira, besteak beste, La Habitación Roja, Cupido eta Depedro taldeak.

2022-05-18

Mikel Urdangarinek eta BOSek disko bat grabatuko dute udan

Musikariaren 25 urteko ibilbidea eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrena omenduko duen lana ontzen ari dira, eta bi kontzertu iragarri dituzte abuzturako eta irailerako.

2022-05-18

Zuzeneko kontzertuak, Pasaiako Itsas Festibalaren karietara

Maiatzaren 26tik 29ra bitarte egingo duten ospakizunaren harira, 10 musika emanaldi baino gehiago izango dira aukeran, tartean, Oreka TX, Liher edota Fundación Tony Manero.

2022-05-17

MICE eta Eneritz Furyak Primavera Pro nazioarteko jaialdian ariko dira

Ekainaren 8an eta 9an, hurrenez hurren, kontzertu bana emango dute Bartzelonako CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan.

2022-05-17

Hamar artista eta talderen lana aitortu dute Musika Bulegoa Sariek

Amak, Chill Mafia, Ether Ensemble, Ramon Lazkano, Gaur, Maite Larburu, Olatz Salvador eta Verde Prato saritu ditu epaimahaiak. Motxila 21 taldeak eskuratu du sari berezia, eta Trio Zukan-entzat izan da Etxepare Euskal Institutuaren aitortza.

2022-05-16

Badator Ziburuko 3. Euskal Liburu eta Disko Azoka

Ekainaren 4an 33 argitaletxe eta 30 sortzailea bilduko dira Lapurdiko udalerriko Pilota plazan.

2022-05-12

Trap, elektronika eta pop doinuak, maiatzaren 28an Hirian jaialdian

Samantha Hudson, Albany, Aviador Dro eta Sex Museum ariko dira, beste askoren artean, Bilboko Santutxu auzoan ospatuko duten laugarren edizioan.

2022-05-10

Gernikako bonbardaketa oroitzeko obra sinfonikoa konposatu du Aitor Etxebarriak

Ekainaren 30ean estreinatuko du 'Gernika 85' Bilboko Euskalduna jauregian, besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera.

2022-05-06

Delirium Tremens, Vulk, Ødei eta Merina Gris EHZ jaialdian izango dira

Euskal Herria Zuzenean festibalak 26. urtea beteko du aurten, eta dagoeneko iragarri dute kartela.

2022-04-26

Joseba Tapiak jasoko du Adarra Saria

Lehenik Leturiarekin batera eta gerora bakarka (bi hamarkada baino gehiago) egindako musika ibilbide luze eta oparoa omenduko du Donostiako Udalak.

2022-04-20

Polybius, Tzar, Messura eta Tiburona zuzenean ariko dira Urretxun

Poligrafo Fest jaialdiaren 7. edizioa apirilaren 23an izango da, 19:00etatik aurrera herriko Gernikako Arbola plazan.

2022-04-18

Metalzaleek hitzordua dute Baionan

ZTAH, Empire Of Disease eta Torheit taldeak zuzenean ariko dira, apirilaren 23ko 21:00etatik aurrera, hiriburu lapurtarreko gaztetxean.

2022-04-13

MIN sarien gala, apirilaren 27an Iruñean

Baiuca, Maria Arnal i Marcel Bagés eta Chill Mafia zuzenean ariko dira, 20:30etatik aurrera, Nafarroa Arenan.

2022-04-12

Bost euskal talde mugituko dira 'Artistas En Ruta' zirkuituan

Amak, Bulego, Ezpalak, Lukiek eta Verde Prato taldeek zuzeneko kontzertuak emango dituzte AIE erakundeak antolatzen duen estatu mailako saio-sortan.

2022-04-11

Garik zuzeneko diskoa grabatuko du ekainean

Horretarako lau geldialdi egingo ditu Euskal Herrian, eta bere hastapenetako maketetako 26 kantako zerrenda joko du Maldanbera taldearekin batera.