entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-09

Ikimilikiliklik ikuskizunaren zuzeneko grabazioa argitaratu dute

Elkar argitaletxeak kaleratu du Joxean Artzeren etxean aurkitutako material artistikoaren artean zegoen grabazioa.

Mikel Laboak eta Joxean eta Jexux Artze anaiek 1975-1978 bitarte taularatu zuten hainbat lekutan Ikimilikiliklik ikus-entzunezkoa. Lehenengo aldiz Algortan, azkenekoz Parisen. Orain, CD bikoitz formatuan argitaratu du Elkar etxeak; LP bikoitza udazkenerako iragarri dute. 

Ikimilikiliklik Ikuskizunren muntaia Joxean Artzeren lana izan zen. Mikel Laboak kantu tradizionalak abestu zituen, baina autore garaikideen testuak ere musikatu zituen; tartean, Artzeren beraren zazpi poema.

Hain justu, Joxean Artzeren etxean topatutako hazbete laurdeneko bobina batean zegoen grabatuta orain digitalizatu dutena. Zehazki, 1975 eta 1976 artean egindako grabaketa bat da. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.