entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-03

Tulalaika jaialdia Pagolan

Broken Brothers Brass Band, Kuartz, Willis Drummond eta Bulego zuzenean ariko dira ekainaren 5ean, Zuberoako ikastolen aldeko jaialdian


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zuberoako zenbait ikastolek, Lartzabaleko Kolegioarekin batera, Musikastola elkartea sortu zuten orain urte batzuk. Helburua: Zuberoako ikastolentzako dirua biltzeko musika festibal bat antolatzea.

Asmoak aurten hartuko du forma azkenean. Ekainaren 5ean, Pagola herrian, egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizean dantzariak ibiliko dira karriketan, herri-bazkaria ere egingo dute eta, bazkalostean, Xiberotarrak taldeak kantatuko du. Horren ondoren hartuko dute lekukoa zuzeneko kontzertua emango duten taldeek.

Sarrerak 5 euro balioko ditu eta, trukean, Broken Brothers Brass Band, Kuartz eta Willis Drummond banden musikarekin bertatik bertara gozatzeko aukera izango da.

Gauari amaiera emateaz dj Uzkuluz arduratuko da. Xiberoko Botza irratiko esataria disko jartzaile aritzen da gauez. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.