entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2022-03-30

Zurriolako kontzertuak itzuliko dira udan

Donostiako Jazzaldiak iragarri duenez, hondartzako doako kontzertuak berreskuratuko dituzte 57. edizioan. Tartean, Simple Minds, Curtis Harding eta Pillows Queen.

2022-03-29

Zea Maysek 7 kontzertuko bira iragarri du

Taldearen 25. urteurrena ospatzeko ’25 joan dira ta!’ emanaldi sortako lehena apirilaren 9an izango da Bilboko Santana 27 aretoan.

2022-03-29

Ahotseneak sustatutako diskoak Sormene ekimenean aurkeztuko dituzte

Maiatzaren 13tik 15era bitarte, Galdakao herriak Sormene euskarazko sorkuntzen plaza hartuko du. Egitarauaren baitan, Durangoko Azokako Ahotseneak bultzatutako hainbat musikarik euren diskoak aurkezteko aukera izango dute.

2022-03-29

Barricadako Boni-ren omenezko diskoa dakar Rosendok

Aurrerapen gisa, ‘No hay tregua’ kanta mitikoaren bertsio akustikoa zabaldu du. “Eskerrik asko, lagun, zure hutsunea dugu”, adierazi du prentsa oharrean.

2022-03-29

Keike ondarrutarrak bueltan dira

Hamabost urteko etenaldiaren ostean, kontzertua emango dute apirilaren 2an Berriz herriko Topa tabernan. Itzulerako lehen emanaldia izango da.

2022-03-26

Hatortxu Rock 26: udan eta berezia

Delirium Tremens, Rotten XIII, Anari, Brigade Loco, Huntza, Zetak, Ibil Bedi, Gilipojazz, Skabidean… orotara 31 talde arituko dira zuzenean uztailaren 29 eta 30eko kontzertuetan.

2022-03-24

ZEID Fest apirilaren 2an izango da BECen

20 artista eta talde ariko dira Barakaldon, bi eszenatoki desberdinetan. Besteak beste, ETS, Gatibu, Anne Lukin, Dupla eta Iseo & Dodosound ariko dira.

2022-03-21

Fermin Muguruzaren ibilbidea berrikusiko dute Bilboko Kafe Antzokian

‘Muguruza Mani-Fest’ izeneko kontzertuan, irungo musikariaren diskografiari errepasoa egingo diote, besteak beste, Juantxo Arakama eta La Basuren eskutik.

2022-03-21

Zeker laukoteak aurreneko diskoa kaleratu du

Elorrioko taldeak lan homonimoa aurkeztu du, pandemian ondutako punk-rock autoekoitzia

2022-03-21

2022ko Katapulta Tour aurkeztu dute

65 emanaldi aurreikusi dituzte, 27 artista ariko dira guztira, eta horietatik 6 musikari/talde Katapulta zirkuituko hautaketa-prozesua burutu dutenak dira: Agresion Verbal, Mikel Moreno, Rumbling Lips eta Sega Sound Killers.

2022-03-21

Anestesiak 5 kontzertu emango ditu maiatza amaiera bitarte

Anestesiak 5 kontzertu emango ditu maiatza amaiera bitarte

2022-03-21

Beethoven eta bertsolaritza harilkatu dituzte Egañak eta Lizasok

‘Bederatzikoa’ proiektuaren bitartez, Beethovenen konposizio entzutetsuenak eta bederatzi puntuko bertso ezagunenak uztartu dituzte Xabier Lizaso piano joleak eta Andoni Egaña bertsolariak.

2022-03-21

27 kontzertuko bira abiatu du Fito y Fitipaldisek

Euskal Herriari dagokionez, apirilaren 23an ariko dira Iruñeko Navarr Arenan, eta ekainaren 11n Bilboko San Mamesen

2022-03-20

‘Itzulera’ du izena Herri Urratsen kanta berriak

Zetak taldeak eta Erramun Martikorenak konposatu dute, bi urteren ostean Senperera itzuliko den Seaskako ikastolen festa ospatzeko

2022-03-17

Punto Zero, ostegunetako afterwork popa BBK Aretoan

Amorante, Triangulo de Amor Bizarro, GOA eta Merina Gris artistek joko dute, besteren artean, martxoaren 31tik aurrera.