entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-05-24

Anari eta Jon Maia ‘Kanterri’ ikastaroan hizlari jardungo dira

‘Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria’ ziklo formatiboaren aurreneko edizioa egingo dute Oiartzunen uztailaren 11n eta 12an.

Kanterri Kanterri

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

“Euskarazko kantagintza bere ertz guztietatik aztertu eta balioan jartzeko” asmoz antolatu dute Oiartzungo Bizardia elkarteak, herriko Udalak eta Ahotseneak ‘Kanterri’ izeneko ikastaroa. 

Uztailaren 11tik 12ra, sei hitzaldi hartuko dituzte Udalbatza Aretoak eta Arizmendieneko lorategiak. Aurreneko egunean, Fermin Etxegoien idazle eta kazetariak zabalduko du egitaraua ‘Belarrezko katedralak. XX. mendeko kantagintzaz’ hitzaldiarekin. Bigarren hizlaria Anari Alberdi kantaria izango da, ‘Zer, zergatik eta zertarako kantatu?’ galderak planteatuko ditu. Eta, hirugarrenik, Itxaro Borda idazleak ekarriko du ‘Nondik eta nola idatzi kantaletrak?’ solasaldia.

Uztailaren 12an beste hiru saio izango dira: Ihintza Orbegozo musika kritikariak ‘Haize zaharrak eta berriak,  XXI. mendeko kantagintza, lehen 20 urteak’ izango du hizpide.  Imanol Epelde irakasleak ‘Kanta dezagun bizitza (ikasgeletan ere’ hitzaldia ekarriko du, eta Jon Maia bertsolari eta kantariak ‘Zergatik gara kantu bat?’ azalduko du.

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek izena emateko epea zabalik dute ekainaren 24ra bitarte. Egun bakarrerako matrikulak 25 euroko prezioa du, bi egunekoak 40 eurokoa. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.