entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-07

Esne Beltzak disko berria kaleratuko du 2022 bukatzerako

Taldeak ez du kontzerturik emango aurtengo udan, lan berriaren prestaketan buru-belarri ariko direlako. Solanok bere bakarbako ekimenak ere etengo ditu.

AMAK proiektuarekin kontzertu-sorta berezia ematen ibili da Xabi Solano musikaria aurreko asteetan; azkena hilaren 3an Bilboko Kafe Antzokian, Bernat Etxepare Lizeorako dirua biltzeko.

Datorren ekainaren 19an du trikitilariak beste hitzordu bat, bakarlari gisa. Aiako Aristerrazu plazan izango da , 17:30ean, eta, besteak beste, Kimua dantza kolektiboko lagunak izango ditu lagun.

Hori izango da, baina, datozen aste luzeetan Solanok bakarka nahiz Esne Beltzako kide gisa emango duen azken kontzertua. Izan ere, disko berria prestatzen ari da taldea, eta 2022 amaitu aurretik kalean eduki nahi dute. 

Ereñozukoak jakitera eman duenez, Pini taldekideak “lan kontuengatik” ezingo du proiektu berrira batu baina, aldiz, Patxuko itzuliko da. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.