entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Berriak / Zerrenda
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2022-03-17

Kerobia taldeak Hilak aurkeztuko du Zentral aretoan

Apirilaren 8an emango dute aurkezpen kontzertua Iruñeko Zentral aretoan. Eta gero, bira egingo dute Bilbo, Andoain, Ondarroa, Gasteiz eta Donostian barrena.

2022-03-15

17 kontzertu 2 egunean Iruña Rock jaialdian

Zoo, Los Chikos del Maíz, Kase. O Jazz Magnetism, Su Ta Gar eta Lehendakaris Muertos taldeak ariko dira, besteak beste, Navarra Arenan.

2022-03-15

Hautsi da Anphora, berrituta

Duela lau hamarkada argitaratutako diskoa biziberritu dute Ruper Ordorikak eta Bernardo Atxagak, Mugalaris taldearekin batera.

2022-03-15

Martxan da Lekuek Festibala, martxoaren 12tik 19ra bitarte Gernikan.

Merina Gris, Dupla, Seiurte eta J Martina ariko dira jaialdi autogestionatuan, besteak beste.

2022-03-14

ETS eta BUHOS taldeek elkar bertsionatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako bandek nork bestearen kantarik entzutetsuena moldatzeko ekimena borobildu dute.

2021-08-19

Cobra, Bamms, Grises eta Wood Strings taldeak Dardara Fest jaialdian

Kontzertuak abuztuaren 20an eta 21ean izango dira, Zumaian. Zuzeneko emanaldiak arratsaldeko 19:00tan hasiko dira.

2021-08-19

Esferica Festibala, mahasti arteko jaialdia, abuztuaren 19tik 22ra bitarte

Besteak beste, Zetak, Sara Zozaya eta Mafalda ariko dira Arabar Errioxako bost herritan.

2021-08-16

Belako eta Irkaia, Lizarrako Ka! Kultura Aurrera jaialdian

Abuztuaren 23an hasi eta hilaren 27ra bitarte, zuzeneko kontzertuek eta musikaren inguruko solasaldiek hartuko dute Zuhaitzaren Lorategia

2021-07-30

Tolesturak lana kaleratu du Audience taldeak

Bitan banatuta dator gernikarren bederatzigarren diskoa eta, aurrekoak bezala, bidaia bat bezala planteatu dute.

2021-07-26

La Basuk eta Lumik kontzertua emango dute Vic-en

33. Mercat de Mùsica Viva de Vic azoka profesionalaren baitan izango da, irailaren 15etik 18ra bitarte.

2021-07-23

Ezpalak eta Liher taldeak ariko dira Suns Europe jaialdian

Hizkuntza gutxituetan egindako adierazpen artistikoak biltzen dituen festibala Udinen (Friul, Italia) egingo dute uztailaren 23tik 31ra bitarte.

2021-07-23

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak aro berri bati ekingo dio

“Iaz kudeaketa taldea eta eredua aldatu eta gero, proiektua birkokatu eta jarduera dibertsifikatzea” izango da EGOren aurrerantzeko helburu nagusia, eta agenda bete-betea dute udarako.

2021-07-22

Errobiko festibala, uztailaren 22tik 25era bitarte Itsasun

25. edizioan Revolutionary Birds, Joseba Irazoki, Maddi Oihenart edota Kimu Txalaparta ariko dira, besteak beste.

2021-07-22

Lie Detectors, Oki Moki eta Kaskezur ariko dira Tximista jaialdian

Uztailaren 24an izango dira kontzertuak, Zumarragako Zarraparra kolektiboak eta Motz tabernak antolatuta

2021-07-21

Coldplayk disko berria kaleratuko du urriaren 15ean

Music of The Spheres izenburupean argitaratuko dute eta eskariak aldez aurretik egin daitezke