entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-09

Leire Iribarne musikaria omenduko dute Loturak Festibalean

Donibane Garaziko gaztetxean izango da, ekainaren 16tik 18ra bitarte, eta Iribarnek Tolosan (Okzitania) nahiz Euskal Herrian lagun zituen musikariak bilduko ditu.

Urgatz taldea Urgatz taldea

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Iragan urtarrilean auto istripu batean zendu zen Leire Iribarn, Diaboñp Kiwi taldeko abeslari eta musikaria, omentzeko jaialdia antolatu dute. ‘Loturak Festibala’ deitu diote, eta Donibane Garaziko gaztetxean ospatuko dute, ekainaren 16, 17 eta 18an. ‘Harremanak sendotuz zauriak sendatu’ lelopean, Iribarnek adiskide eta bidelagun zituen hainbat artista batuko dira.

Hala, ostegunean, ekainaren 16an, Milo taldeak joko du, 20:00etatik aurrera. Brasilgo abesti ezagunak interpretatuko ditu bikoteak. Ostiralean, ordu eta toki berean, Asbah hirukotea arituko da eta jazz emanaldia eskainiko du.  

Larunbatean, ekainaren 18an, Lasako gelan hainbat kontzertu izango dira 18.00etatik aurrera. Julii Sharp folk abeslari eta gitarrista, Urgatz taldea,  Ocr’e elektro-jazz laukotea, LMA raperoa eta Jean Fle DJaren emanaldiak izango dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.