entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-27

Kortxeak & Krispetak Oihaneder Euskararen Etxearen zortzi urteak borobiltzeko

Liher eta Lukiek taldeak zuzenean ariko dira ekainaren 30ean Gasteizko Falerina lorategian 19:00etatik aurrera.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Kortxeak & Krispetak jaialdiaren edizio berri bat martxan da, eta Oihaneder Etxeak hartuko duen azkenekoa izango da, zortzi urteko ibilbidearen ostean Gasteizko Euskararen Etxeak behin betiko itxiko baititu ateak.

Festibala ekainaren 28tik 30era bitarte luzatuko da eta zortzigarren edizio honek musika ardatz duten bi ikus-entzunezko eta bi kontzertu hartuko ditu. 

Filmak ekainaren 28an eta 29an proiektatuko dituzte, jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin, Ortuño aretoan, 19:00etatik aurrera. Lehena Danny Garciaren 'Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC’ izango da. Eta asteazkenean Marokoko gazte rapzaleak izango dira protagonista, 'Casablanca Beats' dokumentalaren bitartez.

Kortxeak & Krispetak zikloaren zortzigarren edizioa borobiltzeko, ekainaren 30ean, Liher eta Lukiek taldeek rock kontzertu bana emango dute. 19:00etatik aurrera izango da, Falerina Lorategian. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.