entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-17

Ura Bere Bidean 2022, urriaren 22an BEC!en

Euskal artista sonatuek 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko kantuen orkestra-bertsioak interpretatuko dituzte Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koralak lagunduta.

Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Mäbu, Izaro, Anje Duhalde, Amak, Shinova, Maren, Urtz, EH Sukarra eta Su Ta Gar Bizkaia Arena BEC!-eko eszenatokira igoko dira Ura Bere Bidean ikuskizuna osatzeko. 

Urriaren 22an izango da, 20:00etatik aurrera, eta 2021eko edizioan egin zuten bezalaxe, azken bost hamarkadetako euskal kanturik sonatuenen aldaerak interpretatuko dituzte, Fernando Velazquez getxoztar konpositoreak sinfonikoki bertsionatuta, hain justu. 

Parte hartu duten artista eta taldeen artean, Anje Duhalde Iparraldeko kantautore beteranoa; 80ko hamarkadaren amaieratik jardunean dauden Su Ta Gar, EH Sukarra edo Urtz bandak; Bizkaiko talde erreferenteetako hiru, hala nola Gatibu, Zea Mays eta Mikel Urdangarin; Izaro edo En Tol Sarmiento artista gazteak, Bulego edo Maren bezalako balio berriak, Amak tal­dean edo Shinova edo Mäbu bezalako Bizkaiko indie taldeetan bildutako trikipoparen emakume erreferenteak. Guztiek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera joko dute.

Sarrerak salgai daude www.uraberebidean.eus webgunean

Fair Saturday fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren lankidetzare­kin abiatutako ekimena da Ura Bere Bidean. Proiektua 2021ean sortu zen, covid garaian erresistentzia-ariketa berritzaile gisa. Aurten, berrikuntza gisa, abesbatzentzako aukeratutako gaiekin partitura murriz­tuak egingo dira abesbatza taldeen eta musika irakaskuntzako ikastetxeen artean zabaltzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.