entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-07-11

Rafa Rueda, David Walters trio eta Aldapeko Basque Latin Jazz Elorrion

Musikaire jaialdiak hilabete oso bateko egitaraua dakar musika, antzerki, dantza eta umore zaleentzat.

Rafa Rueda Rafa Rueda

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Uztailaren 2an eman zioten hasiera Elorrioko Musikaire jaialdiari eta dagoenako Ines Osinaga, Olatz Salvador eta Lorea Argarateren ‘Mauriziak Ez Dau Inor Hil’ saioarekin gozatzeko aukera izan da; bai eta Jon Maiaren ‘Kantu bat gara’ proiektuarekin.

Baina hilabete oso baterako eskaintza musikala prestatu dute eta, beraz, oraindik badira hitzordu garrantzitsuak agendan. Esate baterako, uztailaren 15ean eta 16an Tcheka eta Rafa Rueda & HamabiHots Abesbatzaren emanaldiak izango dira, hurrenez hurren, Ganondo parkean, 20:00etan.

Lariz Jauregiak ere hartuko ditu emanaldiak uztailaren 22, 23 eta 24an: David Walters trio, Aldapeko Basque Latin Jazz eta Itziar Yagüe sextet. Hirurak 20:00etan izango dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.