entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-28

Bluesak Tolosa kutsatuko du lau egunez

Besteak beste, Gaby Jogeix, Nick Moss Band eta Nico Wayne Toussant dakartza Tolosanblues festibalaren 18. edizioak, ekainaren 30etaik uztailaren 3ra bitarte.

Nick Moss Band Nick Moss Band

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Tolosandblues erreferentziazko zita bilakatu da Tolosa eta inguruetako blues zaleentzat. 2005ean sortu zen jaialdiak adin nagusitasuna beteko du aurten, 18. edizioa izango baita. 

Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3ra bitarte, herriko plaza eta tabernak doinuz beteko dira: Euskal Herria eta Lopez Mendizabal enparantzak, Tinglaua, Plaza Berria; Fronton eta Ilargi tabernak, eta Txurreria. 

Ekainaren 30ean, Mississippi Queen & The Wet Dogs boskote bilbotarrak emango dio irekiera festibalari, 20:00etan Euskal Herria plazan. 

Uztailaren 1ean, ostiralez, bi hitzordu izango dira: Sweet Marta & The Blues Shakers 19:30etatik aurrera ariko dira Ilargi tabernan.  Gaby Jogeix-ek, aldiz, Plaza Berrian emango du ikuskizuna 22:30ean.

Uztailaren 2rako lau kontzertu iragarri dituzte: Bluebird ariko da Lopez Mendizabal plazan 13:00etatik aurrera. Cesar Crespo, berriz, Tinglauan 19:00etan.  Hirugarrenik, Armonica Fredy Band ariko da Fronton tabernan 20:30ean hasita. Eta eguneko hitzordu garrantzitsuena: Nick Moss Band estatubatuarrak Plaza Berrian ikusteko aukera izango da 22:30etatik aurrera. 

Festibala borobiltzeko, igandean (uztailak 3), beste bi zuzeneko erakargarri: Serious Business 13:00etatik aurrera Txurrerian; eta NicoWayneToussant, 20:00etan hasita, Plaza Berrian. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.