entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-13

Izaro, La M.O.D.A. eta Zetak Donostiako Aste Nagusian ariko dira

Hiriburuko Tomás Alba plazak (Sagües) orotara zortzi kontzertu hartuko dituela iragarri du Dononstiako Udalak.

Izaro Izaro

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Abuztuaren 13tik 20ra bitarte izango da aurtengo Donostiako Aste Nagusia. Bi hilabete falta direnean iragarri dute zein artista ariko diren egun horietan Sagüeseko taulan. 

Zuzenako guztiak 23:45ean hasiko dira, su artifizialen ostean; doakoak izango dira eta 90 minutuko iraupena izango dute. 

Abuztuak 13, larunbata
Izarok emango dio hasiera kontzertu-sortari. 2020ko urtarrilean argitaratu zuen artistak bere album berria, Limones en invierno, eta bigarrena izatera iritsi da Espainian gehien saldutako diskoen zerrendan. 

Abuztuak 14, igandea
La M.O.D.A. (La Maravillosa orquesta del alcohol) zazpikote akustikoaren folk, blues, rock&roll eta punk doinuak entzungo dira. Lau LP, EP batzuk eta zuzeneko pare bat disko argitaratu ostean, orain disko berri batekin dator banda: Nuevo Cancionero Burgalés. Gorka Urbizuk (Berri Txarrak) ekoitzi du eta euren sorterriko herri-kantetan inspiratuta dago, letrak kantu horietakoak dira eta taldeak konposatu du musika.

Abuztuak 15, astelehena
Ariel Rot & Kiko Venenno ariko dira eszenatokitik. bi protagonisten kantu klasiko ezagunen bertsioak (Me estas atrapando otra vez, Echo de menos, Dulce condena, En un Mercedes blanco, Salta, Volando voy...) kantatuko dituzte.

Abuztuak 16, asteartea
Zetak taldearen txanda izango da. Pello Reparaz (Vendettako kide ohia) buru duen Zetak talde nafarrak musika elektronikoa euskaraz egiten du, baina poparen argitasunari eta melodiari uko egin gabe.

Abuztuak 17,  asteazkena 
MITIC taldeak rocka eta galizako gaita uztartzen ditu, azken honen ahalmen guztia erakutsiz.

Abuztuak 18, osteguna
Ana Guerra abeslari eta konpositore kanariarra ariko da.

Abuztuak 19, ostirala
Arabako eta Kataluniako sei musikarik osatzen dute Green Valley reggae eta dance hall taldea. 

Abuztuak 20, larunbata
Gatibu talde bizkaitarrak itxiko du Donostiako Aste Nagusiko kontzertu-sorta. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.