entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-29

Hondarribian Jazz festibala jaio da

Uztailaren 4tik 10era bitarte izango da eta antolatzaileek iragarri dituzten izenen artean James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador daude.

James Francies James Francies

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskal Herriko kultura agendak hitzordu berri bat du udako egutegian: Hondarribian Jazz jaialdia. Gasteizen, Donostian nahiz Getxon dagoeneko sustraituta dauden jazz festibalei segida emateko borondatez jaio da ziklo berri hau.

Lehenengo edizioa, 2022koa, uztailaren 4tik 10era bitarte izango da, eta udalerriko alde zaharreko plazak eta Itsas Etxea beteko ditu zuzenekoz; kaleko emanaldiak doakoak izango dira, Itsas Etxekoak, aldiz, ordaindu beharrekoak. 

Joseba Cabezas eta gainerako lantaldeak jakitera eman duenez, James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador artistak ekarriko ditu, beste askoren artean, aurtengo festibalak.

Kontzertu nagusiez aparte, bi sail berezi izango ditu Hondarribian Jazz jaialdiak. ‘The New Thing European Jazz’ delakoak Europako lau jazz goi-kontserbatorio garrantzitsuenetako gradu amaierako proiektu onenak ekarriko ditu. Bigarrenak, aldiz, emakumeek egindako jazza izango du ardatz. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.