entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-09

Gojira taldeak Rock in Rio jaialdian joko du

Baionako laukoteak irailaren 2an emango du kontzertua, Iron Maiden, Dream Theater eta Sepultura bandekin batera.

C. Andreu Gojira C. Andreu

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Rock in Rio festibalaren 21. edizioa ospatuko dute datorren irailaren 2tik 11ra bitarte Rio de Janeiroko Olinpiar Parkean. Kontzertuz beteriko zazpi gau izango dira eta, hain justu, lehenengoan izango du tartea Gojira taldeak eta bere death metal progresiboak. Egun berean ariko dira Iron Maiden (kartelburu), Sepultura sonatuak eta Dream Theater ere. Baionako laukoteak Megadeth estatubatuarren ordez lortu du berriro ere Rock in Rion aritzeko aukera. Ez da lapurtarren aurreneko aldia izango. 2015ean jada aurkeztu zuten bere musika lehendabizikoz, eta publikoaren harrera beroa jaso zuten.

Gaur egun Joe Duplantier (ahotsa eta gitarra), Mario Duplantier (bateria), Christian Andreu (gitarra) eta Jean-Michel Labadie (baxua) kideek osatzen dute Gojira. Iaz Grammy sarirako izendapena jaso zuten ‘Fortitude’ albunari esker eta ‘Amazonia’ kanta nagusiaren interpretazioari esker. Disko horrekin heldu ziren, hain justu, Frantzia, Alemania, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Portugal, Finlandia edota Norbegiako Top 10 zerrendetara. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.