entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-24

Idoia, Izaro eta Eñaut Elorrieta ariko dira Haziberri jaialdian

Uztailaren 12an izango da, Gernikan. Kontzertuek edukiera mugatua izango dute eta publikoak eserita egon beharko du.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Pandemiak markatutako aurreneko edizio baten ostean, gogotsu prestatu dute antolatzaileek 2022ko Haziberri festibala, bigarren edizioa.  

Idoia, Izaro eta Eñaut Elorrieta zuzenean ariko dira Gernikako Europako Herrien Parkean, uztailaren 12an, 18:00etatik aurrera. Euria egingo balu, uztailaren 13ra atzeratuko dutela adierazi dute.

Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, parkeko ondarea babesteko ahaleginetan, birziklatutako materialak erabili eta tokiko produktuekin egindako jaki zein edariak salduko dituzte. Ikus-entzuleek, gainera, eserita jarraitu beharko dute emanaldia. 

Sarrerak salgai daude jada haziberri.eus webgunean

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.