entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-07-05

Arkupehotsak ekimenean izena emateko epea zabalik da

Sormen egonaldiak eta plaza batean kontzertua emateko aukera eskainiko die egitasmoak musika talde hasiberriei.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bueltan da Azpeitiko Kulturaz kooperatibak antolaturiko ekimena. 2017an jarri zuten martxan aurreneko aldiz eta beren ibilbidearen hastapenean diren musikariei bultzada ematea du helburu. Urte hauetan guztietan dozenaka taldek zapaldu dute Sanagustin arkupeko oholtza. Baina aurtengo edizioa berritasunekin dator, izan ere, bi asteburuko sormen egonaldiak eskainiko ditu lehenengoz, “esperientzia osoago bat”.

Datorren ikasturtean zabalduko duten Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremuan izango dira egonaldi horiek. Bertan, sortzeko eta entseatzeko espazioa ez ezik, formazio teknikoa eta musikari ezagun baten bidelaguntza izango dute (besteak beste, Olatz Salvador eta Tomas Lizarazu). Egonaldiaren amaieran, berriz, kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.

Hala, Kulturaz-ek, Arkupehotsak ekimenaren bitartez, musika sortu, formatu, prestatu eta plazaratzeko aukera eskaintzen dien 16 eta 25 urte bitarteko musikari gazteei. 

Izena emateko modua eta informazio osoagoa ekimenaren webgunean  aurki daiteke. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.