entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-07-08

Arima Soul, Fundacion Tony Manero eta Birkit ariko dira Adarretatik festibalean

Zarauzko musika jaialdiaren bosgarren edizioa uztailaren 15etik 17ra bitarte egingo dute

Arima Soul Arima Soul

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Adarretatik musika jaialdiaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta, osasun egoeraren eraginez izandako formatu murriztuak atzean utzita, Munoan eta Malekoian jendartean zutik entzuteko kontzertuak egingo dituzte. Musika emanaldiak uztailaren 15, 16 eta 17an izango dira eta, antolatzaileek nabarmendu dutenez, emakumezko musikagileek "garrantzia handia" izango dute jaialdian; izan ere, zortzi emanalditik sei emakumeak protagonista diren bakarlari edo taldeenak izango dira. Parte hartuko duten musikarien artean, herritarrak, Euskal Herrikoak eta munduko hainbat txokotakoak izango dira. 

Ostiralean, zortzietan, hasiko da jaialdia eta Tremendo Surko DJs arituko da Malekoian. Bi ordu geroago, hamarretan, Birkit taldearen txanda izango da, Munoa plazan. Eguna borobiltzeko, hamaiketan, Koko Jean & The Tonics taldeak joko du Munoan.

Larunbatean Hannah arituko da zortzi eta erdietatik aurrera Munoa plazan. Ondoren, toki berean, Arima Soul eta Fundacion Tony Manero igoko dira oholtzara.

Azkenik, igandean, Juan de Diego Trio arituko da eguerdiko ordu batean, Malekoian. Jaialdia Broken Brothers Brass Band + Broken Sisters taldeek itxiko dute, arratsaldeko zortzietan, Munoa plazan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.