entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-06-23

Bulego, ETS, Ana Mena eta El Drogas ariko dira Bilboko Aste Nagusian

Kontzertu guztiak doakoak izango dira eta, orain arte iragarritakoak bederen, Abandoibarran eta Europa Parkean izango dira, 23:30-00:00 bitarte hasita.

Ana Mena Ana Mena

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bilboko Udala doako 100 musika-jarduera baino gehiago prestatzen ari da 2022ko Aste Nagusirako.  Hiriko zortzi agertoki atonduko dituzte horretarako eta, azaldu dutenez, gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza izango da. 

Momentuz, sei izen, bi agertoki eta lau data aurreratu dituzte. Guzti-guztiak doakoak izango dira. 

Abuztuaren 20an, Abandoibarran, 23:30etik aurrera, "100/25 BOS-Mikel Urdangarin" proiektuak emango dio hasiera programazioari. Urdangarinen dozenatik gora kantu esanguratsu orkestrara egokitu dituzte emanaldi honetarako.

Abuztuaren 22an, berriro ere Abandoibarran eta 23:30etatik aurrera: El Drogas. 80ko hamarkadan sortu zuen Barricada taldearen 40. urteurrena ospatzeko, musikariak talde nafarraren abestiz osatutako errepertorioa joko du.

Abuztuaren 24an, Ana Mena artistak joko du Europa Parkeko agertokiko aurreneko zuzenekoa. 00:00etatik aurrera izango da pop-soul eta dance-pop kontzertua.

Abuztuaren 25ean, Abandoibarrako agertokira igoko dira Azkoitiko Bulego taldeko bost kideak. 

Eta abuztuaren 26an, batetik, Dani Fernandez ( Auryn boybandeko kide ohia) ariko da Abandoibarran 23:30ean. Bestetik, En Tol Sarmiento (ETS) boskote errioxarra Europa Parkean ariko dira 00:00etan

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.