entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-07-07

Tanxungueiras eta Maria Arnal i Marcel ariko dira Getxon irailean

38. Folk Jaialdiak kontzertuz beteko ditu Portu Zaharra eta Muxikebarri aretoa emakumea ardatz izango duen egitarauarekin

Irailaren 14tik 18ra bitarte egingo dute Getxoko Folk Jaialdiaren 38. edizioa. Hamabost kontzertuk osatuko dute programa, eta emakumeek protagonismo berezia izango dutela iragarri dute antolatzaileek.

Zuzeneko guztietatik hamar Algortako Portu Zaharrean izango dira, doan. Beste bostak, aldiz, ordainpekoak, Muxikebarri aretoan izango dira. 

Hain justu, Muxikebarriko agertokian egunero emakume bat izango da, eta 20:00etan izango dira kontzertu horiek:

Irailak 15, osteguna: Tanxugueiras hiruko galizarra.
Irailak 16, ostirala: Enredadas laukoren kopla tradizionalak.
Irailak 17, larunbata: Maria Arnal i Marcel Bages bikote katalan entzutetsua.

Algortako Portu Zaharreko saioak, aldiz, 18:00etan eta 23:00etan izango dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.