entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-19

Gure Bazterrak Fest azoraren 5ean izango da Zestoan

J Martina, Merina Gris, Grises eta Neomak taldeak ariko dira herriko plazan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gure Bazterrak musika jaialdiaren bosgarren edizioa azaroaren 5ean Zestoako plazan egingo dute. Data eta lekua jakitera eman zituzten une beretik, antolatzaileek azaldu zuen “genero irizpideak eta berdintasuna oinarri hartura” antolatu zutela aurtengo edizioa, “emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatzeko jaialdia” izango zela. 

Orain kartela plazaratu dute: J Martina, Merina Gris, Grises eta Neomak ageri dira afitxan. Zentzu horretan, aurreratu zutena bete da: jaialdian parte hartuko duten taldeetan gutxienez emakume bat aritzen da.

Musika jaialdia Zestoan egitearen arrazoiak ere azaldu ditu musika jaialdiaren antolatzaile taldeak: “Zestoak xarma berezia dauka guretzat, musikalki oso aberatsa den herri bat da; historiak ala erakutsi du, talde piloa egon dira eta daude gaur egun. Horietatik asko agertoki handietara iritsi dira, eta iritsiko dira”.

Sarrerak salgai daude jada 15 euren truke Entradium.com atarian

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.