entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-12

Brava aukeratu dute MIL Lisboa jaialdirako

Donostiako artistak sei eguneko erresidentzia artistikoa egingo du Portugalgo hiriburuan.

Euskal Herriko Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, euskal musika elektronikoaren ekoizleei zuzenduriko erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan. 

Brava musikari donostiarra gailendu da hautaketa prozesuan eta, beraz, sei egunez ariko da Lisboan, nazioarteko hainbat artistekin elkarlanean. Zehazki, Bleid, Clara! eta Black Mamba izango ditu alboan.

Sei eguneko sormen aldi horren emaitza irailaren 28an aurkeztuko dute zuzenean, MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen egunean. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.