entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-19

Distrito Urbano izeneko jaialdia jaio da

BEC-en izango da irailaren 23an eta, besteak beste, Becky G. eta Delaossa ariko dira.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Barakaldoko BEC! Erakustokiak Distrito Urbano izenaz aurkeztu beerri duten musika jaialdiaren aurreneko edizioa hartuko du. Irailaren 23an izango da eta sarrerak salgai daude jada.

Antolatzaileek zabaldu duten kartelean Becky G., Delaossa, Villano Antillano, Eix, Cauty eta Quevedo-ren izenak ageri dira; guzti-guztiak musika urbanoaren esparrukoak.

Quevedoren izena bolo-bolo dabil azkenaldian, eta sekulako fenomeno bilakatu da mundu mailako musika zerrendetara egin duelako salto Bizarrap ekoizlearekin egindako sesioaren harira. Izan ere, mundu mailako 50 abestirik entzunenen Spotify Global 50 zerrendan sartu da uda honetan. 

Distrito Urbano Festivalerako sarrerak salgai daude 40 euroren truke, eta 80 euroren truke lehendabiziko ilaretakoak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.