entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-15

Orbel laukoteak bigarren diskoa dakar

Baionako taldearen bigarren lan luzeak Lur Hezea izango du izena, eta azaroaren 4an ikusiko du argia

Orbel Baionako post-rock laukoteak bigarren lan luzea labean du jada, azaroaren 4an izango baita kalean. Halaxe iragarri du UsoPop zigiluak, eta biniloan zein euskarri digitalean kaleratuko dutela ere jakinarazi du.

Medicines Time Records diskoetxearekin batera merkaturatuko du UsoPop-ek Orbelen diskoa, eta argitaratze-hilabetean bertan hasiko dira Baionakoak kontzertuak ematen.

Lehenak frantziar estatuan izango dira, eta geroago helduko dira momentuz Euskal Herrirako iragarri dituzten lau datak:

Abenduak 2: Miarritze, Atabal.
Abenduak 11: Durango, Durangoko Azoka. 
Abenduak 17: Hondarribia, Psilocybenea.
Urtarrilak 5: Gasteiz, Jimmy Jazz. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.