entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-14

Ahotsenean izena emateko epea zabaldu dute

57. Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra izango da, eta dagoneko martxan da sortzaile berrien gunean parte hartu nahi dutenenetzeko izen-emate epea.

Aurten ere Ahotseneak ohiko plazak izango ditu 57. Durangoko Azokan literatura eta musika argitalpenentzako. 

Musika arloko lanen aurkezpenak, zehazki, Plateruenan izango dira. Euskara hutsezko 30 minutuko aurkezpen kontzertuak izaten dira, eta parte hartu nahi duten sortzaileek hiru baldintza bete behar dituzte: Euskaraz sortutako lanak izatea, batetik. Azoka egiten den urtean kaleratutakoak izatea (formatua edo euskarria edozein delarik ere). Eta azokan salgai egon behar da aurkeztuko den nobedadea. 

Aurkezpenak azokak iraun bitarteko egun guztietan izango dira: abenduaren 7, 8, 9, 10 eta 11n; 11:00etan hasi eta 20:00ak bitarte; salbuespen bakarrarekin: abenduaren 7an kontzertuak 14:30ean hasiko dira.

Interesa duten sortzaileek, Ahotsenearen webgunean dute izena emateko aukera. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.