entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-13

12 artista ariko dira BBK Udazken Soinuak zikloan

Irailaren 9tik azaroaren 19ra bitarte, bigarren urtez, BBK aretoko oholtzak zuzeneko kontzertuak hartuko ditu.

Alba Reche Alba Reche

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

BBK Udazen Soinuak zikloaren bigarren edizioa martxan da. Aurtengoan, orotara, 12 artistek eskainiko dituzte zuzeneko emanaldiak iraila erdialdetik azaro erdialdera bitarte. 

Irailaren 9 eta 10ean Niña Polaca, Venturi eta La La Love You ariko dira.

Irailaren 17an, Ladilla Rusak hartuko du lekukoa 20:30etatik aurrera. Urria, aldiz, Ginebras-ek zabalduko du, hilaren 6an, 20:30etatik aurrera baita ere. Urreko azken hiru kontzertuak Cariño, Alba Reche eta RdRumba & Porcel  + Laura Sam eta Juan Escribanorenak izango dira, hurrenez hurren.

Azaroan, berriz, Rusowsky + Ralphie Choo eta Maldita Nerea arduratuko dira zikloa ixteaz. Lehenek hilaren 11n joko dute 20:00etatik aurrera, eta azkenak hilaren 19an 20:30etatik aurrera. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.